Berriak

IKASGARAIA taldeak parte hartu du Zientzien Irakaskuntzaren Ikerketari buruzko XII. Nazioarteko Kongresuan Valentzian

Zientzia esperimentalen didaktikan espezializatutako IKASGARAIA ikerketa-taldeko azpitaldeak parte hartu du Zientzien Irakaskuntzaren Ikerketari buruzko XII. Nazioarteko Kongresuan, Valentzian egin dena eta “Zientzien irakaskuntza eta pentsamendu kritikoa: gizarte demokratikoaren erronkak eta beharrak” izan duena lema.

Kongresuak lau egun iraun zuen, eta bertan lan-seminarioak, simposioak, mahai-inguruak eta ahozko komunikazioak aurkeztu ziren. Horien bidez, taldeak egiten dituen ikerketen aniztasuna ezagutarazi ahal izan zen. Esperientzia oso aberasgarria izan da, etorkizuneko proposamenak hobetzeko ideia berriak sortzeko, interes handiko eztabaidak izateko eta harreman berriak ezartzeko aukera eskaini baitu.