Berriak

Ane Portillo Blancok doktorego tesiaren defentsa egin du EHUn

Ane Portillo Blancok doktore titulua lortu du “STEM Hezkuntza Integratuaren Estrategiaren eta Ikasgelako Praktikaren arteko Zubiak Eraikitzen: Printzipio Teorikoak eta Irakaskuntza-Ikaskuntza Sekuentzien Diseinua” izeneko tesiaren defentsa egin ondoren. Tesiaren zuzendariak Jenaro Guisasola eta Kristina Zuza izan dira.

Tesiak iSTEM hezkuntzaren printzipio teorikoak eta horien inguruko nahasmenduak aztertu ditu, literaturan dauden adostasunak eta desadostasunak identifikatuz. Horretan oinarrituta, printzipioak antolatzeko proposamena egin da eta Bigarren Hezkuntzarako bi Irakaskuntza-Ikaskuntza Sekuentzia diseinatu, inplementatu eta ebaluatu dira Diseinuan Oinarritutako Ikerketaren bidez. Emaitzek aurrerapauso garrantzitsua ekarri dute iSTEM hezkuntzaren oinarri teoriko bateratuago baterantz eta praktikara eramateko material berrien garapenean.

Zorionak Ane Portillo Blancori doktore titulua lortu eta egindako lan bikainagatik!