Berriak

Abian da Erasmus+ Co-Think proiektua

Erasmus+ Co-Think (2025-1-ES01-KA220-HED-000358437) proiektu europarra abian da, 2028. urtearen amaierara arte luzatuko dena. Co‑Think: Computational Thinking and Astronomy Education in STEM proiektuaren helburua STEM hezkuntzako irakasleen prestakuntza-programetan pentsamendu konputazionalari buruzko prestakuntza-moduluak garatzea da eta horretarako landu nahi dira

Pentsamendu konputazionalari buruzko hiru modulu akademiko, STEM estrategia barne hartzen dutenak.
Hezkuntzarako baliabide multzo bat, astronomiako hezkuntza-edukiekin integratutako sekuentzia didaktikoak barne.
Modulu horiei lotutako mikrokredentzialak, haien zabalkundea eta aintzatespena errazteko.
STEM diziplinetan genero-ordezkaritza handiagoa sustatzen duten baliabideak.
Hezkuntza-politika digitalen formulazioan eragina izango duten orientabideak.

Gironako Unibertsitateak (Katalunia, Espainia) koordinatzen du proiektua, eta Dublin City University (Irlanda), KU-Leuven (Belgika), Federico II (Napoles, Italia) eta UPV/EHUk parte hartzen dute, azken honetan IKASGARAIA ikerketa taldeak koordinatuta.