Berriak

Maialen Oiatzun-ek doktorego tesiaren defentsa egin du

Maialen Oiartzun Irastorzak doktore titulua lortu du “Irakaslerik onena kalitatezko eskolarako: lanbiderako sarbide-ereduaren diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako/ Access to the Teaching Profession in the Basque Country: A Critical Review and Reform Proposals for Quality Education” izeneko nazioarteko tesiaren defentsa egin ondoren. Tesiaren zuzendariak Idoia Fernandez Fernandez eta Alba Madinabeitia Ezkurra irakasleak izan dira.

Tesiak bi helburu nagusi bete ditu. Lehenik eta behin, Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko hezkuntza publikoan gaur egun dagoen lanbiderako sarbideari buruzko azterketa diagnostikoa egiten du. Bigarrenik, hezkuntza-alderdi giltzarrien sinesmenak, balioak, interesak eta pertzepzioak aztertu ditu, horiek sistemaren ebaluazioan eta hobetzeko iradokizunetan nola eragiten duten ulertzeko. Honetarako metodologia kualitatiboa erabili da, hezkuntzaren esparruan funtsezkoak diren 30 eragileen ikuspegiak aztertuz. Aurkikuntzek adierazten dute egungo sistemak gaitasun teknikoen ebaluazioan oinarritutako logika baten arabera funtzionatzen jarraitzen duela. Nagusi den logika horri ez diote aurre egiten logika alternatiboek, nahiz eta interesatuek zalantzak agertu haien egokitasunari buruz. Ikerketa honek ekarpen berritzailea egiten du eredu berri bat proposatuz, ikastetxeen benetako beharrei modu eraginkorragoan erantzuteko.

Epaimahaian Itziar Rekalde Rodríguez (EHU), Lucía Sánchez-Tarazaga (Castellóko Jaume I Unibertsitatea) eta Marco Snoek Hogeschool van Amsterdam-eko irakasleak aritu ziren. Maialen-ek Gent Unibertsitatean egin zuen ikerketa egonaldia, eta bertan, irakaskuntzaren garapenean eta Europa erdialdeko sistemetan aditua den Melissa Tuytens irakaslearekin lan estua burutu zuen.