Ikerketa lerroak

HEZKUNTZA

Hezkuntza aldaketa
STEM Hezkuntza

KULTURA

Kultura Patrimonioa
Euskara eta Euskal kultura

GARAPEN IRAUNKORRA

Iker-lerroak. Hezkuntza aldaketa. Berrikuntza curricularra. STEM dizplinetan oinarritutako hezkuntza Ikerkuntza. Prestakuntza duala. Irakasle identitatea eta irakasle lanbide garapena. 4. GIH.

Hezkuntza prozesuak, oro har, nola hobetu daitezkeen erantzun nahi da ikerketa lerro honetatik. Horretarako bi arlori erreparatzen zaio.
Batetik, maila curricularrean egin litezkeen berrikuntzak oro har ikertzen ditugu baina berezitasunez gaur egun Euskal Hezkuntza Sisteman garrantzia berezia duten STEM diziplinetan eta Prestakuntza dualean.

Bestetik, irakasle nola bilakatzen garen galdetzen da, zein nolako prozesuak bultzatu behar diren irakasle identitate sendoa eraikitzeko eta denboran zehar geroz eta irakasle adituagoa izateko.

Iker-lerroak. Memoria eta Historia- eta Hezkuntza-ondarea Euskal Herrian; Zientzia-kultura; Euskara eta euskal kulturaren sustepena; Museologia. 17+1 GIH.

Lerro honek Euskal hezkuntzaren historia garaikidearen ikerketan jartzen du arreta eta urteetan zehar lan oparoa egin da bai tesietan baita ekoizpen historiografikoan ere. Kezka nagusia hezkuntza eta euskara XX. mendean zehar nola uztartu diren aztertzea izan da eta oso gai desberdinak jorratu dira: Euskal alfabetatzea eta eskolagintza, Hezkuntza eta euskal nazionalismoa, ikastolan eta auzo-eskolak, emakumeen rola euskal eskolagintzan, besteak beste.

Une honetan, gainera, ikerketa lerro honek norabide berria hartu du UPV/EHU-ko Euskal Hezkuntzaren Museoa proiektua abiatu denetik (https://www.ehu.eus/eu/web/museoeducacion). Museoak zazpi areto ditu, lau gune nagusiren inguruan antolatuta: Topagunea, Eskola gunea, Euskal hezkuntzaren gunea eta Irakaskuntzen eta ikaskuntzen gunea. Horiez gain Dokumentazio Zentroa nabarmendu behar da (https://www.ehu.eus/euskal-hezkuntza/euskara/).

Iker-lerroak. Iraunkortasunerako Hezkuntza. Haurren eskubideak; Esklusio-arriskuan dauden taldeak; Generoa. 5. eta 10. GIH.

Garapen iraunkorrak, hezkuntza formalaz aparte, beste arlo batzuei ere arreta jartzea eskatzen du. Ideia horretatik eratortzen da Iraunkortasunerako Hezkuntza kontzeptua bera ere.

Ikerketa talde honek berrikuntza ildo indartsua garatzen du hain zuzen ere ingurugirokoa, ekonomia eta jendartearen arteko aldagaiak ikaskuntzan biltzen dituen esperientziak garatzen. Proiektu Nagusia Ocean i3 da (https://oceani3.com/eu/hasiera/), ekonomia urdinarekin lotua.

Bigarren lerroak eskubideekin du zerikusia eta arreta jartzen dio esklusioari eta hezkuntzan inklusiorako egin daitekeen lanari. Zehazki, haurren babesgabetasunari eta hori gaindizteko politikak eta programei erreparatzen die.

IkasGaraia ikerketa taldearen helburuak honakoak dira:

1/

Aldez aurreko ikerketa-ildoei jarraipena ematea, eta GJH 4 (Kalitatezko hezkuntza), GJH 5 (Genero-berdintasuna), GJH 10 (Desberdintasunaren aurkako borroka) eta GJH 17+1 (Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna) helburuei ekarpen garrantzitsuak egitea.

2/

3/

Dagoeneko garatuta dauden ikerketa-lerroen intersekzio posibleak esperimentatzea. Intersekzio horietan, batera jardungo dute, zientzia formalek (matematikak), zientzia esperimentalek (fisikak eta biologiak) eta zientzia aplikatuek (ingeniaritzak).