Berriak

Aitor Mendia-Urrutiak doktorego tesia defendatu du

Aitor Mendia-Urrutia IkasGaraia ikerketa taldeko kideak “UPV/EHUko irakasle-ikertzaile hasiberrien garapen akademikoa: garapen-markoa eta sostengurako gakoak” izenburua duen doktorego tesia defendatu zuen maiatzaren 6an. Defentsa Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko (HEFA) Gradu Aretoan izan zen.  

Itziar Rekalde-Rodriguezen eta Esther Cruz-Iglesiasen zuzendaritzapean egin den doktorego tesi honek UPV/EHUko irakasle-ikertzaile hasiberrien garapen akademikoari ekarpena egin nahi izan dio. Horretako, garapen marko bat eta sostengurako gakoak biltzen dituen dekalogo bat sortu eta aurkeztu ziren.  

Defentsa ekitaldiko epaimahaia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Idoia Fernándezek, Mondragon Unibertsitateko Iñaki Larreak eta Züricheko Unibertsitateko Mònica Feixasek osatu zuten. Epaimahai horrek Bikain kalifikazioarekin baloratu zuen doktoregaiaren lana eta Cum Laude aipamena eman zioten.