Berriak

IkasLagun programaren ikasturte amaierako ekitaldia

2024/06/02

Ekainaren 2an IkasLagun programako ikasturte amaierako ekitaldia ospatu genuen Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Programa hau, orain dela 7 urte Gipuzkoako Aldundiak eta  UPV/EHU elkarlanean bultzatu zuten programa bat da, SM Fundazioaren laguntza ere jasotzen duena. UPV/EHUtik IkasGaraian ikerketa taldeko Joana Miguelena, Joxe Garmendia eta Aintzane Rodriguez irakasle eta ikertzaileek bultzatu dute, Iker Callado ikaslearen laguntzaz.

IkasLagun, boluntariotza programa bat da, zeinetan UPV/EHUko ikasleak Gipuzkoako babes sistemako egoitza harreretan artatuta dauden haur eta nerabeei astero bi orduz errefortzu akademikoa eskaintzera joaten dira. Aipatzekoa da, gure ikasleak egoitza harrerako haurrekin kontu akademikoaz aparte, sarea egitean laguntzen dietela,  berain erreferente bihurtzen direla, baita bidelagun ere.

2023-24 ikasturtean, 14 egoitza harretan aktibatu da programa, denera, 56 haur eta 50 UPV/EHUko ikasle parte hartuz.

Azken bi urteetan, egoitza harrerako haurrak UPV/EHUra gonbidatzen ditugu, beraiek ere etorkizunan gure fakultateren baten ikastera animatuko balira, lehenago ezagutu dezaten. Aipatzekoa da, egoitza harreran artatuta izan direnen %1a soilik unibertsitate ikasketak burutzen dituela, ibilbide motz eta profezionalizatuetara bideratuz (18 urterekin babes sistema utzi behar dute eta beraien bizitza autonomoarekin hasi).

Orain dela bi urte, Porrotx eta Marimotosekin EHUko zelaian zuhaitz bat landatu genuen, beraiena ere izan daitekeen horizonte akademiko baten sinbolo. Harrezkeroztiz, urtero datoz beraien zuhaitza bisitatzera eta ureztatzera.

Aurten ere Porrotx izan dugu bidelagun, baita Bizipoza elkarteko Leire Elizegi eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Dekanoa, Beñat Amenabar, ere.

Ekitaldian egoitza harrerako haur zein UPV/EHUko ikasleen lana goraipatu eta eskertu da. Ostean, haurrei diploma bana banatu zaie, eta gero, guztiok Porrotxekin gozatu dugu puxikekin jolasten, amesten eta disfrutatzen.  Ostean, denok zuhaitzaren inguruan merienda eder bat egin genuen.