Berriak

EVOLUTION proiektuaren mugaz gaindiko topaketa Uztaritzen (Lapurdi)

IkasGaraia ikerketa-taldeak EVOLUTION: haurrak eta nerabeak babesten laguntzeko hezkuntza, balorizazioa, orientazioa eta palankak [EFA011/01] izeneko Interreg-POCTEFA proiektu batean parte hartzen du.

Proiektu horren % 65 Europar Batasunak finantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Proiektu honetan haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren hiru erronkari heldu nahi zaie: artatutako haur eta nerabeak goi-mailako hezkuntzan sartzea, sare sozialen erabilera eta helduarorako trantsizioa.

UPV/EHUko IkasGaraia eta GANDERE taldeek urteak daramatzate ikerketa-ildo horiek lantzen, eta sare sozialen erabilerari buruzko diagnostikoak ematen dizkiote proiektuari, bai eta artatutako haur eta nerabe horiek goi-mailako ikasketak egin ahal izateko palankak eta oztopoak identifikatzen ere.

Halaber, proiektu honetan mugaz bi aldeetako 7 bazkidek parte hartzen dugu, besteak beste: Etcharry Formation Développement, Nazaret, Deustuko Unibertsitatea, Pirinio Atlantikoetako Departamentua eta Gipuzkoako Foru Aldundia, euskal kostaldeko ospitalea eta Ado Enia. Honako hauek ere bazkide dira: Bosco Institutua, Gradignan Misiones Père Cestac Anglet Elkartea, Maria Pia Gizarte Zentroa, GazteON sareLAN (Zabalduz koop), Denentzat Hendaye Gizarte Zentroa, SM Fundazioa, Adepape 64, Euskal Herriko tokiko misioa eta San Vicente de Paúl Haur Etxea.

Maiatzaren 28an mugaz gaindiko lehen topaketa egin zen Uztaritzeko Etcharry ikastetxean. Bertan, babes-sistemaren erronka bakoitzaren aurrerapenak azaldu ziren eta EVOLUTION proiektua hobetzeko esperientziak eta iradokizunak partekatu ziren. Topaketa horretan 100 bazkide inguru eta elkartutako erakundeetakoak bildu ziren, baina baita proiektu honek ekar ditzakeen onuretan interesa duten beste erakunde batzuetakoak ere: Peñascal S.Coop, Agintzari, Eudes Fundazioa, Larratxo Fundazioa, Nuevo Futuro, Centro Zabalduz Uba, IRSE-ebi – Euskadiko Birgizarteratze Institutua, Babesten SL.