Berriak

Paulí Dávila irakaslearen omenezko liburua

Pauli Davila irakasle katedradun emeritoaren omenez liburua atondu dute IkasGaraiko bere lankideek. Liburuak “Pauli Davila Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren bidezidorretan argi” izenburua du eta bertan bere doktoregai eta ikerkide izandakoen artikuluak jaso dira

Pauli EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle aitzindaria izan da, Zorroagan EHU abiatu zenetik. Kataluniatik etorrita, euskara ikasi eta gaztetatik ekin zion orduan jorratu gabe zegoen euskal hezkuntzaren historiaren ikerketari oinarriak jartzen. Horren ondoren eta, hein batean berari zor, arlo hau zabaldu eta aberastu da. Azken urteetan Euskal Hezkuntzaren Museoaren proiektuan buru belarri sartuta dabil, ondorengo belaunaldiek iraganaren esangura gal ez dadin.