Ekainaren 16 eta 17an Miramar Jauregian egin den «Hezkuntza-arrakasta eta inklusiorako gakoak: eskola-hizkuntzaren garapenerako ebidentziak eta tresnak» Uda Ikastaroan egon dira Kristina Zuza eta Elvira Gutiérrez Jiménez.
Eskola hizkuntzaren garapena bultzatzen dituzten faktoreen eta praktiken analisia ardatz izan duen ikastaro honetan Elvirak bere doktoretza-proiektuarenparte den «Egunean zehar iluntasuna? Eguzki-eklipsea, zelako ikuskizuna!» Irakaskuntza-Ikaskuntza Sekuentziaren inguruko poster bat aurkeztu du. Kristinak, bestalde, «Irakurriaren ulermena: esperientzia eta ebidentzietatik ibilbidea elkarrekin hausnartuz» mahai inguruan hartu du parte. Biek zientziaren hezkuntzaren barruan hizkuntzak duen garrantziaren inguruan hausnartu dute haien ekarpenetan, zientziaren didaktikaren garrantzia esparru berrietara zabalduz eta hizkuntzak duen papera integratuz.