Gure kidea eta Practicum eta GrALeko dekanordea den Esther Cruz-ek Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko Irakasle Agregatua postua eskuratu berri du 2024ko irailean.
Epaimahiaren aurrean bere ibilbidea azaltzeaz gain, hurrengo urteetarako bere irakaskuntza eta ikerkuntza egitasmoak aurkeztu eta epaimahaikideen oniritzia jaso zuen, gehienezko kalifikazioarekin.
Zorionak ibilbide akademikoan egindako jauzi honengatik Esther !