2024ko martxoaren 21 eta 22an, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Go Green proiektuko kideen 3. bilera ospatu zen. “Go Green! Transdisciplinary Approaches to Teaching Environmental Sustainability at School (2022-1-IT02-KA220-SCH-000087872)” ERASMUS+ proiektua da. Bertan IKASGARAIAko partaide den Joserra Díez-en taldeak hartzen du parte, Europako beste 4 herrialdetako 6 bazkiderekin batera: ISIS Galileo Galilei (Italia), Technological University of the Shannon (Irlanda), Pixel (Italia), Ufficio Scolastico Regionale per la Toscana (Italia), Agrupamento de Escolas Emídio Garcia (Portugal) eta Fundația EuroEd (Errumania). Proiektuaren helburua Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan diziplinarteko proposamen didaktikoen bitartez ingurumen-gaien eta garapen iraunkorraren inguruko sentsibilizazioa sustatzea da.
https://go-green.pixel-online.org/index.php
Jardunaldian, orain arteko emaitzak eta proiektuaren mugarriak aztertu, eta hurrengo pausuak definitu ziren. Orain arte, proiektuak e-learning prestakuntza-ikastaroa bat sortu du irakasleentzat, bai eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzan oinarritutako ikasgai planen bilduma bat. Hemendik aurrera, nazioarteko programa (Syllabus) pilotu bat diseinatzea dute helburu, Bigarren Hezkuntzako lehen bi ikasturtetan zehar eskolek aplika dezaketena, beti ere iraunkortasunerako hezkuntza ardatz eta diziplinarteko ikuspegiaz.