Idoia Fernandez irakasleak VII Jornada D’innovació Docent de la UAB izeneko jardunaldian «Desenvolupament acadèmic i avaluació de l’activitat docent: una parella explosiva» irekierako konferentzia eman du maiatzaren 7an. Ekitaldia Prestakuntza eta Irakas Berrkuntzako errektoreordea den José Lluís Muñoz-ek aurkeztu du.
Konferentzian garapen akademikoan aritzen diren unitate eta zerbitzuek irakaskuntzaren ebaluaketaren ardura duten zerbitzuekin estuki lan egin behar dutela azpimarratu da, egun dauden isolamentu dinamikak gaindituz. “Boloniako prozesuaren abaroan eraiki ziren lan egiteko moduek bide egiten lagundu digute baina egun jauzi bat egin beharra dago, nazioarteko zenbait unibertsitatek erakusten duten moduan” seinatzen du Fernandez-ek. “Lanbide akademikoa nola faboretu eta eutsi erabaki behar dute unibertsitateek eta horretarako ditugun egiturak eta lan kulturak kritikoki aztertu behar dira, batez ere erronkaz beteta dagoen egoera honetan aurre egin nahi bada”, gaineratu du.
Gaur egun, Estatuko zenbait unibertsitate ari dira garapen akademikoko eta irakaskuntzaren ebaluazioko zerbitzuak lerrokatzen hain zuzen ere lanbide akademikoan ibilbide progresiboa marrazteko eta hari lotutako ebaluaketa kualitatiboa zehazteko, Anecak 2025.eko urtarrilean emandako azken jarraibideek ematen duten aukera profitatuz.