Eusko Ikaskuntzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan antolatutako jardunaldi honetan irakasle-lanaren eragin eremuaren eta horren rolaren bilakaeraren inguruko ikuspegiak eta esperientziak jarri dira solasean, bertakoak eta nazioartekoak. Gaiak hartzen duen dimentsioaren inguruan eta gai honen ulermen partekatu baterako elementuen inguruko solasaldi zabala burutu da.
Jardunaldiko hitzaldi nagusia “Irakasleen garapen profesionala hezkuntza-ekosistemaren baldintzen aldaketan” Hannele Niemi irakasleak eman du. Hannele Niemi Helsinkiko Unibertsitateko katedraduna da eta ikerketa-zuzendaria, eta Ekitaterako eta Ikaskuntzaren Kalitaterako Hezkuntza Ekosistemen UNESCO Katedra.
Ondoren, Idoia Fernandez Ikasgaraiko kidea“ Esperientziak, hezkuntza-erronkak eta irakasle-lana” izeneko mahai inguruko moderatzaile lanetan ibili da ondoko gonbidatuekin:
Ibon GONZALEZ CORNEJO. Txomin Aresti HH-LHI. Zuzendaria
Eskarne GALDOS LARREA. Beasain BHI. Zuzendaria
Egoitz VERDUGO MARKOTEGI. Orereta Ikastola. Zuzendari pedagogikoa
Arrate OIANGUREN TXURRUKA. Hezkuntza Saila. Ikuskaria
Ekitaldiak arrakasta handia izan du, ehundik gorako maila desberdinetako Hezkuntza profesionalen asistentziarekin.