Berriak

Hezkuntza EkoSoziala Jardunaldia Leioan

Joan den maiatzaren 31n, ‘Hezkuntza Ekosoziala: Jasangarritasunerako konpetentzien garapena’ izeneko prestakuntza-jardunaldia egin zen, UPV/EHUk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta Berritzegune Nagusiarekin elkarlanean antolatua. Formatu hibridoan -presentzialki eta online- antolatutako ekitaldia honetan hezkuntza-arloko 200 pertsona baino gehiago bildu ziren Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala ekitaldi-aretoan.

Jardunaldiaren garabazioa hemen eskuragarri: https://www.youtube.com/@bhf-feb8962/playlists

Ekitaldia ‘Go Green! Transdisciplinary Approaches to Teaching Environmental Sustainability at School’ (https://go-green.pixel-online.org/) Erasmus+ programak finantzatutako proiektu europarraren baitan antolatu da. Proiektu honetan UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateetako irakasleek parte hartzen dute, Italia, Errumania, Portugal eta Irlandako beste hezkuntza-erakunde europar batzuekin lankidetzan.

Jardunaldiak balio handiko gunea eskaini zuen hezkuntza ekosozialaren inguruan ideiak partekatzeko, eta Joserra Diez (UPV/EHUren eta Go Green! proiektuaren koordinatzailea), Birginia Pozo (Berritzegune Nagusiko zuzendaria) eta Urtza Garai (UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa) aurkeztu zituzten. Inpaktu handiko jardunaldia izan da, presentzialki 92 lagunek hartu zuten parte eta telematikoki 120 lagun (Estatu osoko unibertsitate publikoen ordezkareiak egon dira, bai eta Hegoamerikakoak, APICEk (https://apice-dce.com/) eginiko zabalkundeari esker), hezkuntza komunitate zabalari iritsisiz.

Ekitaldian hezkuntza-sektoreko aditu eta profesional nabarmenak bildu ziren Hezkuntza Ekosozialaren hainbat alderdi eztabaidatzeko, eta mahai-inguru batekin amaitu zen, non hizlari guztiek parte hartu zuten.