Joserra Diez-ek eta Arantza Ricok gonbitea jaso zuten II Seminario de Alfabetización Ambiental-en parte hartzeko. Mintegi hau 2024ko urriaren 23 eta 24an ospatu zen Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean eta Ana Rivero buru duen ikerketa-taldeak antolatu zuen. Helburu nagusia esparru teorikoak, prestakuntza-esperientziak eta ikerketen emaitzak trukatzea izan da, desazkundeari buruzko ikerketa-ildo didaktiko bat definitu ahal izateko. Mintegian, didaktika espezifikoetako ikertzaileak, eraldaketa ekosozialari lotutako elkarteetako ordezkariak, ingurumen-hezitzaileak eta arlo horretako hezkuntza-proiektuekin lotutako irakasleak bildu ziren. Mintegian bi ikerlariek Go Green Erasmus + edo STEAM2NET bezalako proiektuetatik eratorriko proposamen didaktikoen diseinuari buruzko emaitzak eta eraldaketa ekosozialean laguntzeko lankidetza-sareen sorreran duten esperientzia eskaini zuten.