Kristina Zuza eta Elvira Gutiérrez Jiménez ikertzaileek parte hartu dute GIREP-EPEC 2025 Konferentzian, Leidenen (Herbehereak) ospatu dena. Fisikaren irakaskuntzari buruzko nazioarteko topaketa hau International Research Group on Physics Teaching (GIREP), European Physical Society Physics Education Division (EPS), Leiden Institute of Physics (LION), Graduate School of Teaching (ICLON) eta Onderwijsnetwerk Zuid-Holland (ONZ) erakundeek antolatu dute.
Bertan, Kristina Zuzak aurkeztu zuen lana: “University students’ difficulties related to transformation between graphical and algebraic representations in the case of non-constant acceleration kinematics”, eta Elvira Gutiérrez Jiménez-ek, berriz, “Sun-Earth-Moon system: Difficulties of secondary school students in understanding eclipses” izeneko ikerketa aurkeztu zuen. Aukera paregabea izan da fisikaren hezkuntzan aritzen diren nazioarteko ikerlariekin harremanak sortzeko eta haien ekarpenak zabaltzeko.