Kristina Zuza ikerlariak Txilen egonaldi labur bat egin du eta bertan hainbat jarduera egin ditu unibertsitate eta ikerketa talde desberdinekin STEM arloetako irakaskuntzarekin lotutako ikerkuntzaren hainbat emaitza partekatu dituelarik.
Pontificia Universidad Catolica de Valparaison Cristian Merino irakasleak gonbidatuta bertako udako ikastaroetan Ane Portillorekin burutu duen lanaren emaitzak mintegi lantegi batean partekatu ditu. Puerto Montten Universaidad Austral de Chilek antolatatako “XVIII encuentro de enseñanza de la química” kongresuan irekiera hitzaldia eskaini du eta Santiagon Andres Bello unibertsitateko fisika sailean Fisikaren irakaskuntzaren ikerketaren inguruko hitzaldi bat eman du.
Gainera, azken unibertsitate honetan ko-zuzentzen ari den Any Urrutia doktoregaiaren tesian aurrera pausu garrantzitsuak eman ahal izan dituzte elkarlanean.
FISSEA (PID2019-105172RB-I00) eta STEAM Active (2021-1-ES01-KA220-HED-000032107) proiektuetan lortutako emaitzak zabaltzeko eta feedback-ak jasotzeko aukera paregabea izan da.