Berriak

Idoia Fernandez irakas jardueraren ebaluazioaz mintzo Bartzelonako Unibertsitatean

IkasGaraia ikerketa taldeko Idoia Fernandez irakaslea 20 anys d’avaluació de l’activitat docent del professorat Jardunaldiko hizlari gonbidatu bezala aritu da Bartzelonako Unibertsitatean. Izan ere, unibertsitate hau Docentia programaren aitzindarietakoa da eta hogei urteko ibilbidea balioan jarri  eta etorkizuneko ildoak planteatzeko  jardunaldi instituzionala antolatu du.

Errektorearen alboko eta Irakasle eta ikertzaileen errektoreordeak, Ernest Abadalek, jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu zuen, gaur egun irakaskuntzaren ebaluazioak barne hartzen dituen adierazleen eta ebidentzien aniztasuna azpimarratzeko. Gainera, Bartzelonako Unibertsitateko Irakaskuntza Ebaluatzeko Batzordearen (CADUB) lana goraipatu zuen, eta «irakaskuntzaren aitorpen instituzionala» egitearen garrantzia defendatu zuen, irakaskuntzako katedra nagusiak bezalako ekimenekin.

 

Ondoren, Idoia Fernándezek Euskal Herriko Unibertsitatean hasi duten irakaskuntza-jardueraren ebaluazio-programaren eguneratzearen berri eman zuen. Erabiltzen diren estandarrak aipatu zituen, eta azaldu zuen lau irakasle-maila ezarri dituztela, karrera akademikoan zehar irakaskuntza-jarduera garatu ahala lortzen direnak: lehenik eta behin, gutxieneko atalase bat dago, edozein egoeratan bermatu behar diren kalitate-irizpideekin; ondoren, bigarren maila batera igarotzen da, irakaskuntza-kalitate onekoa, eta azken mailak unibertsitate-irakaskuntzako bikaintasunari eta lidergoari dagozkie. Azkenik, irakaskuntzaren ebaluazioan hobekuntzak ezartzeko epe luzerako begiradaren garrantzia eta erakundearen laguntzaren garrantzia gogorarazi zituen Fernandezek. «Irakasle hobeek unibertsitate hobeak esan nahi dute», ondorioztatu zuen.

 

Jardunaldiari amaiera emateko, Rosa M. Nonell CABUD-eko lehendakaria, Jaume Valls, Kataluniako Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziako (AQU) zuzendaria eta Ramon Alemany eta Miquel Martinez UBko errektoreorde ohiak izan ziren. Etorkizunerako hainbat erronka planteatu zituzten, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) unibertsitateek irakaskuntzako garapen profesionalerako markoak sortzeko zabaldu duen aukera nabarmendu zuten

https://web.ub.edu/web/actualitat/w/qualitat-docent

https://www.ub.edu/ubtv/video/20-anys-avaluacio-professorat-ub