Berriak

‘EHezi i3: Euskal hezkuntza hobe baten alde’ proiektua amaitu berri da

Euskal Herriko Unibertsitateko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzatik bultzaturik Campus Bizia Lab deialdiaren baitan, Idoia Fernandez-ek IkasGaraiko kideak zuzendutako ekimena izan da.

Eskola-segregazioa da aukera-berdintasuna galarazten eta gizarte-bereizkeria sortzen duen faktoreetako bat. Eskola segregazioak Euskadin bere pisua badu eta egoera gainditzeko bideak irekitzen ari dira. EHezi i3 proiektua sortu da UPV/EHUko titulazio desberdinetatik eskola segregazioaren gaia aztertzeko eta kultura-aniztasunaren eta eleaniztasunaren ikuspegitik egon daitezkeen proposamenak egiteko. Proiektu kolektiboa da eta orotara 18 Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan burutu dira.

EHezi i3 proiektuan parte hartzen duten ikastegiak honako hauek dira: Zuzenbide Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Guztira 48 pertsona aritu dira lanean, ikasturte osoan zehar. Hiru kanpo eragile (Eusko Ikaskuntza, HEIZE eta UEMA) gizartean dauden kezkak eta ideiak unibertsitatera ekartzen. 18 gradu eta master ikasle, titulazio desberdinetatik ikerketak eta esku-hartzeak burutzen. Arte Ederretako 4 ikasle, 5 ikertzaile gazte, doktoratu aurrekoak, ikerketatik ekarpenak egiten eta aldi berean prozesu osoan laguntza ematen. Administrazio eta Zerbitzuetako langile bat antolakuntzan zein eztabaidetan parte hartzen. Eta azkenean 13 irakasle, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campuseko arlo desberdinetakoak, bakoitzak bere ikaslearen lana zuzenduz.

Proiektu honen amaiera ekitaldian ikasleek lanen azalpen transdiziplinarra eman ondoren Eva Ferreira errektoreak diploma eman die.