Berriak

“Mauro Laeng” Eskolaren eta Hezkuntzaren Museoaren 150. urteurrena

2025eko martxoaren 19an eta 20an, Luis Mª Naya eta Paulí Dávila IkasGaraiko kideek “Una suppellettile ogni giorno crescente” Nazioarteko Kongresuan parte hartu dute, “Mauro Laeng” Eskolaren eta Hezkuntzaren Museoaren 150. urteurrena dela. Jarduera hau Roma 3 Unibertsitatean burutu da. Ikertzaileek ¿Qué futuro para los Museos de la Escuela y de la Educación? izeneko ponentzia aurkeztu dute UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoaren esperientzian oinarrituta. Museo hau ikerketa-taldeak berak  2014an sortu zuen eta 2016an inauguratu.  Harrez geroztik Euskal Hezkuntza patrimonioaren bilketa eta ikerketa lan trinkoa burutzen da estatu mailan zein nazioartean.