Berriak

STEAM 2-NET Ikerketa eta Hezkuntza Sarea abiatu da

IkasGaraia ikerketa taldeko Arantza Ricok eta Aritz Ruiz-ek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Unibertsitatea proiektuen deialditik diruz lagundutako proiektu bat garatuko dute Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen Zientzia Esperimental eta Matematikaren Didaktikako arloaren beste 4 ikerlariekin batera. Proiektuaren izena honakoa da: STEAM 2 – Net  IKERKETA eta HEZKUNTZA SAREA. UNIBERTSITATEAREN ETA ESKOLAREN ARTEKO LANKIDETZA SAREA EZARTZEA, STEAM HEZKUNTZAN IKERTZEKO ETA STEAM INGURUKO IKASKETA-IRAKASKETA PROZESUAK HOBETZEKO. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutako STEAM Euskadi Hezkuntza estrategian kokatzen da, hau da, gaitasun zientifiko teknologikoak eta jarrerazko alderdiak bereganatzea STEAM esparruetara eta hezkuntza eta prestakuntza bultzatzea zientzia eta teknika hezkuntzako etapa guztietan, kasu honetan Unibertsitatea eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin lankidetza sarea sortuz.

Proiektuak 12 hilabeteko iraupena du eta 46.600 euroko finantziazioa jaso du eta hiru lan lerro nagusi barne hartzen ditu:

  1. Ikasleen eta Irakasleen zientziaren izaerari buruzko pertzepzioak atzematea Haur Hezkuntza etapatik Lehen Hezkuntza amaieraraino, kontzeptu hau funtsezkoa baita ikasleen gaitasun zientifikoa garatzeko.
  2. STEAM hezkuntza kanpo espazio berdeetan, jardunean dauden irakasleen formakuntza eskainiz eta euren ikastetxeetan proposamen didaktikoak aurrera eramateko aholkularitza emanez.
  3. STEAM hezkuntza jorratzen duten proposamen didaktikoen diseinua eta ebaluazioa ikasketa autonomoaren testuinguruan Haur eta Lehen Hezkuntzan Diseinuan Oinarritutako ikerketa ikuspegia erabiliz.