Berriak

STEAM Euskadi kalitate zigilua lortu Ane Portillo Blancoren lanak

IKASGARAIA taldeko STEAM irakaskuntza ikerketa lerroko doktoregai den Ane Portillo Blancok bere tesiaren parte den “Nola hartu dezakegu Eguzkia modu osasuntsu batean?” Irakaskuntza-Ikaskuntza Sekuentzia aurkeztu dut Euskoa Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu duten Euskadi STEAM sarien 4. ediziora.

Sekuentzia honetan STEAM estrategiak eskatzen dituen oinarrizko elementuak txertatu ditu, besteak beste, siglen barne dauden arlo bat baina gehiago integratzea, zientzia-ingeniaritza prozedurak lantzea, proiektu edo problemen bidezko irakaskuntza metodologiak erabiltzea, generoa edo jasangarritasuna bezalako zehar lerroak txertatzea eta lortzen diren emaitzen komunikazioa egitea.

STEAM sarien 4. edizioan hau guztia bermatzen duen kalitate zigilua lortu du Aneren lanak.