UPV/EHUko mikrokredituen webgunean argitaratu berri da prestakuntza hau, honako izenburu honekin: Eskolako espazio berdea: STEM hezkuntzarako eta iraunkortasunean oinarritutako hezkuntzarako diseinu eta erabilera didaktikoa.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako “Lekuan Oinarritutako Ikaskuntzari” buruzko prestakuntza da, eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Arabako Campuseko Baratze Ekologikoan emango da. Eskoletako berdeguneen hezkuntza-aukerak aztertzen ditu, batez ere patio naturalizatuak dituzten ikastetxeetarako. STEM hezkuntza eta iraunkortasuna integratzen dituen ikastaro praktikoa da, baliozkotutako eta gelara transferitu daitezkeen proposamen didaktikoekin. Unibertsitatearekin kolaborazioak hasteko aukera ere eskaintzen du, ikasgelan STEM proposamenak praktikan jartzeko.
Saioak asteazkenetan izango dira, 15:00-17:00 edo 15:00-18:00. Guztira 9 saio izango dira, 2025eko urritik 2026ko apirilera. (programa hemen edo webgunean kontsultatzea gomendatzen da, saio bakoitza noiz den jakiteko informazio zehatza izateko). Prestakuntza ia osoa euskaraz emango da. Informazio guztia hemen.