Berriak

Zientzia Astean Eklipseen inguruko tailerra antolatu da

Beste behin ere Zientzia Astea antolatu dut EHUk 2025eko azaroaren 5etik 9ra. Egitarau zabala izan du Zientzia Asteak EHUko hiru kampusetan, eta horien barruan besteak beste tailerrak antolatu dira. Elvira Gutierrez eta Kristina Zuzak hiru tailer eskaini dituzte, bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan.

Aukera paregabea izan da Elvira Gutierrez garatzen ari den Eklipseen inguruko doktorego tesiaren berri emateko publiko orokorrari. Bertaratutakoek 2026, 2027 eta 2028an gertatuko diren Eguzki eklipseak  zergatik, nola eta noiz gertatuko diren ulertu ahal izan zuten. Horretaz gain, eklipsea ikusteko lekurik egokienak zeintzuk izango diren jakin ahal izan zuten eta eklipsea modu seguruan ikusteko informazioa ere jaso zuten.